jueves, 22 de diciembre de 2016
AZKEN FRUITUA
HAU DA, ZUEK EGIN BEHARREKO LANA. ADIBIDE HAU, BENETAKO IPUNAREKIN EGIN DA DAGO. ZUEK, ZUEK SORTUTAKO IPUNAREKIN EGIN BEHAR DUZUE BAINA HAU DA FRUITUA.
IPUNEN ZATI BAKOITZEKO HASIERAK
IKUSTEN DUZUENEZ IPUINAK HASIERA, KORAPILO ETA AMAIERA BAT DU ZATI GARRANTZITSU. HEMEN DITUZU ADIBIDE BATZUK NAHIZ ETA GEHIAGO IZAN, ZELAN HASI ZATI BAKOITZA.
IPUINA ZELAN EGIN
HEMEN DUZUE AZALPENTXO BAT ZELAN EGITEN DIREN IPUINAK JAKITEKO. AZALPEN HONEKIN IPUNA EGITEN HASIKO GARA.
INKESTA
JARRAITZEKO INKESTATXO TXIKI BAT EGINGO DUGU JAKITEKO ZER DAKIGUN EDO ZER EZ DAKIGU JAKITEKO.
ZER DIRA IPUINAK??
Lehengo eta behin ipuinak zer diren aurkeztuko dizuet.
Zer dira ipuinak?
Hurrengo egunetan, ipuinei buruz arituko gara hizketan, zer diren azalduz, atalak, duten garrantzia…
Gaurko honetan, ipuinei hasiera emateko, zer diren azaltzeari ekingo diogu edo saiatu behintzat.
Ipuina, narrazio modu labur bat bezala defini dezakegu, ahoz zein idatziz transmititua izan daitekeena.
Bere
ezagugarri nagusien artean, bere helburua zerbait kontatzea dela da,
era labur batean eta denbora eta espazio ez oso luze batean. Ipuina
berez, fikziozko narrazioa da, zeina autorearen kreazioa izan daitekeen,
edo gertaera errealetan oinarrituta dagoena.
Normalean,
gai bakar bat abiapuntutzat hartzen da, horren inguruan istorio bat
sortuz, amaierara heldu arte eta sarritan, amaiera hori espero ez dena
izaten da. Beraz, eskolan ikasten den bezala, ipuin baten egitura honako
litzateke: hasiera, korapiloa eta amaiera. Hau da, hasierako egoera
bat aurkezten da; hasierako egoera hori aldatuko duten ekintza batzuk
gertatzen dira; ekintza horiei konponbidea emango zaien egoera bate
maten da; azkenik, amaierako egoera batekin bukatzen da.
Ipuinetan,
berebiziko garrantzia hartzen duen elementu bat pertsonaiena da.
Pertsonaiak istorioan parte hartzen duten pertsonak, animaliak edo gauza
edo objektuak izan daitezke. Ohikoa den moduan, batzuk beste batzuk
baino garrantzitsuagoak izaten dira, edo garrantzia handiagoa hartzen
dute, horrela protagonistak edo bigarren mailako pertsonaiak bereizten
dira ipuin baten barruan. Horrez gain, sarri askotan, istorioa kontatzen
duenak parte hartu ere egiten du. Kasu horretan, narratzailea pertsonaietako bat izaten da.
IPUINA SORTUKO DUGU
IPUINA
Egingo dugun lana ikastaurte honetan, taldean ipuin bat sortuko dugu eta gero beraren bideo bat egingo dugu. Horretarako, lehenengo ipuina sortu dugu. Hau, bosteko taldeetan jarriko gara eta talde bakoitzak beraren ipuin horren gero bideo bat egin beharko du. Bideo horretan, beraiek egindako irudiekin izan beharko du.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)